ARGIA – Telegram
ARGIA
5.52K subscribers
11.6K photos
1.23K videos
176 files
10K links
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.
Download Telegram
Arratsalde on, lagunok!

🎉 Euskarazko komunikazioaren 2026ko Argia Sariak banatu ditugu, Usurbilgo Atxega Jauregiko ekitaldian!

📖 Prentsako Argia Saria: Jakin, ‘Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi’

🎬 Ikus-entzunezko Argia Saria:Enarak’ dokumentala

🎙 Entzunezko Argia Saria: Antxeta irratia

💻 Interneteko Argia Saria: Inguma datu-basea

📣 Kanpaina onenaren Argia Saria: Aroztegiko Elkartasun Komitea

Merezimenduzko Argia Saria: Zenbat Gara elkartea

Zorionak saritu guztiei!

Ekitaldiko informazio guztia eguneratzen ari gara, hemen: https://www.argia.eus/
15👏1
Gaurko egunez duela 150 urte 1876an, jatorrizko herriak erreserbetara bizitzera joateko agindu zuen AEBetako Gobernuak. Agindua bete ezean, militarki beren aurka egingo zutela mehatxu egin zieten. Ordurako AEB osoko tribuak guztiz zatikatuta zeuden, guda luzeak pixkana galtzen ari ziren eta pobrezia gorrian bizi ziren asko erreserbetan. 1887an erreserba horiek oraindik partzela txikiagotan banatzeko legea ezartzen saiatu ziren, amerindiarrek nekazari estatubatuarren gisako jabetzak izan zitzatela argudiatuta, baina jatorrizko herri ugarik uko egin zioten identitate kolektiboa eta lurra lantzeko praktika komunala deuseztatzeari, hala nola Dakota herriak.

Gehiago:

1953: Herbehereen parte handi bat urpean utzi zuen itsasoaren gorakada azkarrak

2014: Ikasle batek eskatzen bazuen, eskola osoak ikasgaien laurdena gaztelaniaz eman beharra inposatu zuten epaitegiek

2013: Eusko moneta sortu zuten eta egun Europako tokiko monetarik erabiliena da
1😱1
Atzo banatu genituen 37. Argia Sariak:

💡 Jauzi bat egin nahi dugu https://labur.eus/udjtwatv

Saridunen hitzak:

📖 Jakin: “Azken hamarkadetan egon den pentsalari garrantzitsuena da Joxe Azurmendi” https://labur.eus/sugf4zfi

🎬 Enarak: “Alez ale sortzen den menditxo hori da herrigintza” https://labur.eus/p3ihfpbo

🎙 Antxeta irratia: “Beldurraren diskurtsoaren laborategiak dira auzo-patruilak” https://labur.eus/ljt8239g

💻 Inguma: “Ingumak bultzada handia eman dio euskarazko komunitate zientifikoar” https://labur.eus/xihyvvv3

📣 Aroztegia: “Sinetsi behar duzu egin behar duzun horretan, eta sari batek hori indartzen du” https://labur.eus/bwreryuf

Zenbat Gara: “Euskaldunok bigarren mailako hiritar sentitzen gara Bilbon, gure helburua da kaleak hartzea” https://labur.eus/ervfkqmx

Itsaso Zubiriaren kronika: Lau orduko burbuila https://labur.eus/wmxrhvsh

ARGAZKIAK Dani Blancoren eskutik https://labur.eus/06qewqd0
EKITALDIA https://labur.eus/lw6wxzcb

Mila esker ARGIA babesten duzuen guztioi! 🥰
11🥰2🔥1
Eguerdi on, lagunok! Astekari honetako iritzi bilduma segidan:

🖌 Goian Adur Larrearen zinta ⤴️

✍️ Diana Francoren teknologiaren zutabea: AAk zertarako sortu? https://labur.eus/fgxx0yy1

✍️ Imanol Epelderen ‘Berriketa gutxi’ zutabea: Kiev https://labur.eus/vgecrlo1

✍️ Tere Maldonado, filosofia irakaslea (🎨 Dom Campistron): Eskolaren aurkako eraso neoliberala https://labur.eus/zbferlp7

✍️ Jesús Rodríguez, Directako kazetaria: Trump gelditu, beranduegi izan baino lehen https://labur.eus/n40wnr7e

✍️ Idoia Rodriguez, idazlea eta pedagogoa: #aluzikinak https://labur.eus/tl0xovkl

✍️ Leire Narbaiza, irakaslea: Bakardadea https://labur.eus/jgozxema

✍️ Mati Iturralde, medikua: Morroi ona https://labur.eus/jxwlc8ue

Asteburu eta irakurketa on! 😘
3👏2👍1
Arratsalde on, kulturzaleok!

Larunbatero gisa, hona hemen aste honetako lau kultur pilula:

🎸 Ekain Carrascok Ajou!, Ateri eta Berandu Baino Lehen taldeek Bergarako Kartzela Zaharrean emandako kontzertuaz idatzi du bere lehen kultur kritika https://labur.eus/5xlcramw

🥁 Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izan zen Udane Barinagarrementeria, Nekktar, Mirotz eta Borlaren kontzertuan. Kronika bidali digu https://labur.eus/v2ivhyde

📕 Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen liburua iruzkindu digu Amaia Alvarezek https://labur.eus/bzrsshyg

🎞 Honeyland dokumentala ekarri du gurera Josu Iraolagoitiak https://labur.eus/zzhahhys
2👍1
Gau on ARGIAzale,

🦠 Dermatosi nodular kutsakorrak du orain lekuko laborantzaren sektorea inarrosten. Zabalpena geldiarazteko, osasun-protokolo drastikoa jarri zuten berehala martxan; hegazti gripea zein tuberkulosia, azken garaietan errepikatzen den logika berari segi. Aitzineko izurriteetan beraien kabalak hil behar izana ezagutu dute Julen Perez ahate ekoizleak eta Sophie Sicre behi hazleak. Beraien amesgaiztoa kontatu diote ARGIAri.

Osasun-protokoloak laborantzan: handientzat merkatua, ttipientzat trauma... https://labur.eus/ukbwy73c

✍🏽 Jenofa Berhokoirigoin

Gai horri lotuta, Asunek taldeko Goiuri Alberdiren eta Aintzira Oñederraren gogoeta: Eta orain abereen talde immunologia lortu behar da... zergatik ez da talde prebentzioa lantzen? https://labur.eus/ew4vscgw
2😱1
🔴 Maddi Ane Txoperenak bururatu du Xilabako txapela.

Irakurri kronika hemen: https://labur.eus/ierswlml
17
Gaurko egunez 1980an, ETAk jauzi militarra eman eta Guardia Zibilaren konboi armatu bati eraso egin zion Ispasterren, Bizkaian.

Markinako arma fabrikatik Lagako hondartzara zihoazen mortero eta granadak probatzera eta armak lapurtzea zen atentatuaren helburua. Lehen ibilgailuari pasatzen utzi ostean, Guardia Zibilaren autoak metrailatu zituzten eta eskuko granadak bota zizkieten. Erasoan sei guardia zibil hil zituzten. Granadetako bat eskuan lehertu zitzaion Goio Olabarria etakideari eta bera eta Xabier Gorritxategi hil ziren. Garai politiko erabakigarriak ziren Espainiako trantsizioaren eta prozesu autonomikoaren egonkortzerako eta Espainiako Gobernuak jeneral bat jarri zuen EAEn ordezkari. Hurrengo egunean, Batallón Vasco-Español talde paramilitarrak bi pertsona hil zituen: Jesus Mari Zubikarai eta Yolanda Gonzalez.

Gehiago:

1595:
Hamaika lagun atxilotu zituzten Araitzen, sorginkeria egotzita

2002:
Intsumisoen garaipena Hego Euskal Herrian

2005:
Ibarretxe Planari bidea itxi zion Espainiako Kongresuak
3😱2🤯1
🎤 Bertsolari familia bateko semea, Urretxindorra eta Balendin Enbeita bertsolari ezagunen ondorengoa da Abel Enbeita. Muxikan jaioa, Araban bizi da aspalditxotik, Abornikanon.

Bisitan joan gatzaizkio, Arabako Bertsolari Txapelketa hastera doan honetan.

🗣 “Gehiagotan aritzen ginen bertsotan gai jartzaile gabe, gaia jarrita baino” https://labur.eus/bvhxduw5

✍️ Larraitz Fagundez
📸 Dos Por Dos
5🔥2😁1
Gaurko egunez 1513an, Taino herri indigenaren buruzagia bizirik erre zuten espainiarrek Kuban. Gaur egun Dominikar Errepublikak eta Haitik osatzen duten Hispaniola uhartetik joan zen Kubara Hatuey izeneko buruzagiak osatutako espedizioa, espainiarrengandik ihesi. Hango herri indigenei espainiarren aurka egiteko presta zitezela aholkatu zien, baita urre guztia botatzeko ere, espainiarren jainkoa hori zelako. Hainbat herri batuta, espainiarren aurkako borrokan jarraitu zuen, harrapatu zuten arte. Kondairak dioenez, hil aurretik apaiz bati galdegin zion ea zerura joaten ziren hildako espainiarrak; baietz erantzun zion honek, eta berak esan zion, orduan nahiago zuela infernura joan, berriz ikusi behar ez izateko hain jende krudela. Ameriketako Lehen Errebeldea ohorezko titulu historikoagatik da ezaguna.

Gehiago:

1980:
Yolanda González Deustuko gaztearen gorpua agertu zen Madrilen, BVE talde paramilitarrak hil ostean

2002:
EHEko hamar kidek intsumisio kanpaina abiatu zuten Gernika-Lumoko epaitegian
2
Media is too big
VIEW IN TELEGRAM
🎧Guraso ipurterre gehiegi harmailetan?

Lehiatik eratorritako ikasketez jardun genuen aurreko podcastean, baina gaizki ulertutako lehiak albo-ondorio kaltegarriak (eta irain eta garrasi ugari) ere baditu. Zergatik uste du hainbeste gurasok Messi bat duela etxean? Mikel Garcia Idiakezek Ainhoa Azurmendirengana jo du, lehiari buruzko bigarren kapitulu honetan ere: https://labur.eus/iyrsmdap

‼️Entzun Etxerako Lanak podcastaren saio guztiak ARGIAren hezkuntza kanal berrituan: https://www.argia.eus/hezkuntza
🔥3
👋🏽 Astelehen on, ARGIAzale

🗣 Maddi Ane Txoperena, Xilabako txapeldun berria: “Aitortza bat egin nahi nien gure aurretik itzalpeko lanean aritu diren emakumeei” https://labur.eus/sob9z6cf

Horrez gain:

🏭 Kaleratze kolektiboak egiteko asmoa iragarri die Tubos Reunidos enpresak sindikatuei (Aiaraldea): https://labur.eus/a3ge5x8t

✊🏽 Elkartasuna adierazi diote herri kurduari, «eraso inperialista eta jihadistaren aurrean» (Irutxulo): https://labur.eus/hyygfx5r

🔸 Solasaldia | Euskararen egoeraren larritasunaz eta koofizialtasunaren beharraz gogoeta Euskal Konfederaziotik (Euskal Irratiak):

🔸 Momotxorroak eta Altsasuko inauteria bera Bizkaiko dantza talde bati esker daude bizirik (Dantzan): https://labur.eus/bfrt2dof

🖨 Goizean argi: Txoperenak txapela, Gorka Peñagarikanoren buletina.
🔥1😍1
This media is not supported in your browser
VIEW IN TELEGRAM
👋🏽Honatx eguerdiko albiste buletina:

🇮🇱 Rafahko pasabidea muga handiekin ireki du Israelek, palestinarrak hiltzen jarraitzen duen bitartean: https://labur.eus/t485v3fn

🔸Zaldibarko EH Bilduren esanetan, Eusko Jaurlaritzak 2019tik daki zabortegiak zegokiona baino eremu handiagoa zuela: https://labur.eus/wpci3mg9

🔸10.000 lagunetik gora GKSren mobilizazioetan, faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka (Gedar): https://labur.eus/fkls2ijj

Amaitzeko, 'Ezetz astea ondo bukatu' saileko ale berria Gorka Bereziartuaren eskutik:

💉 Txerto-txarto: https://labur.eus/xvspohpx
👍21
👋🏽 Aste honetan lurra pil-pilean da:

✊🏾 Mercosur vs bizitzaK Mirene Begiristainen analisia https://labur.eus/uwz5yzmw

🪻Feminismo eta immigrazio borroken izenak daramatzaten landareak bildu ditu Jakoba Errekondok artikulu honetan https://labur.eus/hlhmak0n

🌽Tokiko artoari buruzko jardunaldia egingo dute Zubietan (Nafarroa) otsailaren 21ean. Garazi Zabaletak dakar mamia https://labur.eus/dq9i1cus

🐸 Baso-igel piriniotarra bakana da munduan eta gurean ere bizi da. Nola identifikatu zuten kontatu du Iñaki Sanz Azkuek https://labur.eus/gu6sif03


📸 Maria Azkarate

➡️ Bizi Baratzea kanalera harpidetuta, egunean behin jasoko duzu Jakoba Errekondok proposatutako lan berezi bat: https://news.1rj.ru/str/bizibaratzea
2🔥1
Arratsalde on, jarraian webgunean argitaratu ditugun zenbait albiste:

⚠️ De Miguel EAJren buruzagi ohiari hirugarren gradua eman diote, espetxeratu eta bi urte eta erdira https://labur.eus/e5dyesld

👉 Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Baionan deitu du Aberri Eguna https://labur.eus/tqq1bvgl

🇸🇾🤝🌞 Siriako Gobernuaren eta milizia kurduen arteko akordioak erasoak eten ditu https://labur.eus/6un8e1vu

ANALISIA | Behingoan, entzun gomendioa. Jenofa Berhokoirigoinen eskutik https://labur.eus/dam6po2b

Ongi segi, lagunok.
🤯1